Blogia
"Tenemos un tesoro que vale la pena cuidar" (el sexto hombre)

Diabolos rising

Diabolos rising
¿Y esta publicidad? Puedes eliminarla si quieres

6 comentarios

Komandante Loko -

Reivindico la autoría del comentario Amigo Pollo, no me suplantaron en esta ocasión, puede ser que toda la descripción posterior aplicable a Loncho TxenTxa se me asigne a mí, pero coño, ya vale, MAMAPORRAS...EZ, siempre, jajajajaja

Chris Mullin -

No sé de que estas hablando
jajajaja

Pollo Worthy -

No sé lo que se me pasó por la cabeza a esas horas de la MADRUGADA para soltar esta perorata en vascuense. Es más, NI SIQUIERA tenía conocimiento de que dominara esa lengua...
Obviamente, una vez más, Loncho Chencha ha utilizadi la identidad de otro blogero para colgar un artículo!!!. Qué atrocidades pudo llegar a hacer esa NOCHE de suplantaciones, locura, sexo HOMO, invocaciones y MUERTE?. Sólo él lo sabe... gracias al cielo.
¿Y esta publicidad? Puedes eliminarla si quieres

Komandante Loko -

Prefiero la vida de joselito como mercenario que la de josé antonio aguirre, sinceramente pollo, aún así, centrándonos en la foto, joder muy demoníaco, jajaja

V. Divac -

He visto portadas de videojuegos satánicos y música doom menos amenazadoras que la cara de Don Chicken Chicone. Este tío expele MUERTE por sus poros!

Pollo Worthy -

Jose Antonio Agirre, Euzko Jaurlaritzako lehen Lehendakaria izan zena, Bilbon jaio zen 1904ko martxoaren 6an, Zazpi Kaleen erdierdian, Gurutze kalean, hain zuzen, Juan Santuen Eliza ondoan, eta bertan bataitu zuten, Euskal Museoaren egungo egoitzatik metro gutxira.

Lehen Hezkuntzako ikasketak, Plaza Berrian zegoen Euskal Herriko lehen ikastolan egin zituen.

Bigarren Hezkuntzako ikasketak Urduñako jesuiten ikastetxean hasi zituen, eta amaitzean Deustuko Unibertsitatera joan zen Zuzenbide-ikasketak egitera.

1920 urtean, J. A. Agirreren bizitzako une guztiz garrantzitsura heltzen gara. Urte honetan aita hil eta familia Algortara joan zen bizitzera. J. A. Agirre asko hunkitu zuen aitaren heriotzak, baina 10 anai-arreben artean nagusia izanik (une honetan 16 urte zituen), bere buruaz jabetu eta familia osoari bihotz eman zion. Honela, anai-arreba guztien egiazko aita bihurtu eta bizitzaren erronkei aurre egiteko gaitasuna erakutsi zuen. Ikusiko dugun bezala, honakoak dira J. A. Agirrek bizitza osoan zehar eta parean tokatu zitzaizkion egoera zailen aurrean praktikan jarri zituen dohainak. Zuzenbideko ikasketak amaitzean, familiaren "Chocolates Aguirre" fabrikan hasi zen holkulari-lanetan. Geroago, beste bazkide batzuekin elkartea sortu zuen, eta "Chocolates Bilbaínos S.A." izena hartu zuen. "Chocolates Bilbaínos S.A." fabrika 1920. urtean sortu zen, honako lau txokolategileak elkartu zirenean: "Martina Zuricalday", "La Dulzura", "Caracas" eta "Chocolates Aguirre". Bakoitzak negozioaren % 25eko partaide-kuotaren jabe egin zen. J. A. Agirre, adin-nagusitasunera heltzean, Kontseilari izendatu zuten, eta anaia Juan Mari, lau urte beranduago.

Negozioaren funtzionamenduaz arduratu zen uneoro Agirre, eta beranduago, 1933.ean, horren erreforma teknikoan esku hartu zuen eraginkortasunez. "Chocolates Bilbaínos S.A." enpresako aholkulari moduan, Agirre, Leon XIII.aren Rerum Novarum entziklikan jasotzen den Elizaren doktrina sozialari (langileen eta nagusien arteko adostasuna bultzatzen zuena) jarraiki, langileen aldeko erreformak egin zituen. Adibidez: doako asistentzia medikoa enpresan, opor ordainduak, etxebizitza sozialen sustapena, enpresa-etekinen zati bat behartsuenen artean banatzea, etab. J. A. Agirrek eta Juan Mari anaiak (enpresaren zuzendaria), fabrikako langileen komitearekin adostutako Arautegi bat ere ezarri zuten. Delako hori aparteko aurrerapausu sozialtzat hartu zen beranduago, eta Administrazio Kontseiluak aho batez onartu zuen. Hitz batez, Agirrek enpresa kudeatzeko eredu berri bat eratu zuen eta, garai hartako enpresek erabili ohi zituztenak oso bestelakoak baziren ere, bere ideiekiko zeharo koherentea zen. 1937. urtera arte, "Chocolates Bilbaínos S.A." enpresak, Estatu espainoleko sektoreko fabrika garrantzitsuenen artean, bigarren lekua hartu zuen.

Futbolari izan ondoren, Athletic zale porrokatua izaten jarraitu zuen Agirrek. Gerra garaian, Euskadiko Selekzioaren aldeko sustatzaile nagusienetako bat izan zen Agirre Lehendakaria. Selekzioak Europan eta Amerikan jokatu zuen, eta partiduetan bildutako dirua Europan aterpetua bizi ziren haurrentzat izan zen.

1926. urtean zuzenbideko ikasketak amaitu eta Bilboko Garellano kuartelean soldadutza egin zuen 1926.ean. Garaiko gazte askok legez, soldadutza amaitutakoan lanari ekin zion. Hasiera batean, Esteban Bilbao abokatuaren bulegoan lan egin zuen abokatu-laguntzaile lanetan. Honekin hiru urtez lan egin zuen, baina berehala, bere kabuz lan egiteko grina sortu zitzaion, honela, interesatzen zitzaikion gaiak konpontzeko aukera zuelako. Azkenean, bulego propioa ireki zuen Iturribide kaleko 2. zenbakian Antonio Berreteaga lagunarekin batera. Agirre, lan-munduaren eta jarduera politikoen inguruko gaietaz interesatu zen herrialdea Miguel Primo de Rivera jeneralaren diktadurapean zegoela.

Garai honetarako, orain arte aipatutako bizitza sozial eta politikoarekiko konpromisoa eta horretan parte-hartzeko joera barneratuak zituen J. A. Agirrek. Horrekiko koherente izanik eta Bizkaiko Gazte Katolikoak (kasu honetan ere lehendakari izan zen) gisako mugimendu eta elkarte ugarietan esku hartu ondoren, EAJko kide egin zen Jesus Maria Leizaola burukidearen eskutik. EAJn sartu ostean, argi eta garbi ikusi zuen zein zen bere ideiak jarduera politikoarekin bateratzeko jarraitu behar zuen bidea. Hasteko, EAJ zatituta aurkitu zuen, bi joera nagusitzen baitziren: Aberri eta Comunión; berak bigarrenari jarraitzen zion. Agirrek ez zuen jeltzaleen arteko zatiketa hau onartzen, berarentzat, edozein ezberdintasunaren gainetik euskal aberria eta herria baitzeuden. Bere ideien artean argi zegoen jeltzaleen lema (Jaungoikoa eta Lege Zaharra), eta bere iritiziz berak izan behar zuen abertzaletasuna ulertzeko bi moduen elkargunea. Helburu hau gogoan argi zuela, Agirrek, etengabe lan egin zuen, lortu arte. Azkenean, 1930. urtean, joera biek bat egin zuten Bergarako Batzarrean. Hala ere, beranduago, beste talde bat sortu zen: Eusko Abertzale Ekintza,ez-konfesionala, errepublikazalea eta gizarte-izaera sendokoa. Agirre, bere izaera eta sinismen barne-barnekoetan oinarrituz, EAJn jarraitu zuen, gero eta gai eta mugimendu gehiagotan parte hartuz, hala nola: Euzko Gaztedian eta Euzkadi egunkarian artikuluak argitaratuz.

Bere ideia integratzaile eta berritzaileen adibide ona dugu 1932.ean Getxon egin zuten asanbladan erakutsitakoa. Honetan, Euskal Herritik kanpo jaiotakoak alderdian hartzea proposatu zuen. Primo de Rivera jeneralaren diktadura amaitzean (1930), Euskadin eta Espainian ireki zen etapa politiko berriak, aldi berean, J. A. Agirreren bizitza politikoari egoera berri eta garrantzitsuak ekarri zizkion.

[aldatu] Errepublika garaia

Primo de Rivera jeneralaren diktadura amaitu, eta hurrengo urtean, 1931.ean, udal hauteskundeak egin ziren Espainian. Errepublikanoek irabazi zituzten, eta ondorioz, urte bereko apirilaren 14an Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zuten. Eibar izan zen aldarrikapena egiten lehen herria, egun horren lehen ordutan. J. A. Agirre (27 urte zituen) EAJko hautagai izan zen hauteskunde hauetan eta aukeratu egin zutenez, ordezkaritza-erakundeetako jardunbide polikoari ekin zion. Alderdiak gehiengoa lortu zuen Getxoko Udalean, eta bertako alkate izendatu zuten. Eibarren apirilaren 14an abian jarritako joerari jarraituz Espainiar Errepublikari atxiki eta Euzkadiko Errepublika aldarrikatu zuen. Aldi berean, Euskal Herriarentzako Autonomia Estatutua eskuratzeko aparteko kanpaina abiarazi zuen.

Une honetatik aurrera, ahalegin guztiak ere ez ziren helburua lortzeko nahikoa. Gainera, ideien eta gauzatzeko behar ziren baliabideen arteko koherentzia handia erakutsi zuen beti. Honela, berak sustatu zuen Estatutuaren aldeko alkateen mugimendua antolatu eta eratu zen. Alkateen mugimenduak Eusko Ikaskuntzari eskatu zion Autonomia Estatutuaren Proiektua idazteko. Elkarte honek eta Euskaltzaindiak baino ez zuten bere eragin-eremua Euskadiko lurralde guztietara hedatuta. Francisco Javier Landaburuk, elkarte honetako kide zenak, Arabaren izenean, Autonomia Estatutuaren Proiektua landu zuen

Azpeitia, Laudio, Zangoza eta Getxoko alkateek, alkateen mugimenduaren Batzorde Iraunkorra osatu zuten eta Hego Euskal Herri osora hedatzen zen Estatutuaren aldeko kanpaina abiarazi zuten. J. A. Agirrek berak ere eraginkortasun handiz lan egin zuen. Estatutuaren aldeko kanpaina hau 1931ko ekainaren 14an amaitu zen. Nafarroako herri honetan Euzkadiko 427 udal-hautetsi elkartu ziren. Aitzitik, lau hiriburuetako alkateak ez ziren bertaratu.

Gorte Konstituziogileak aukeratzeko hauteskundeak izan ziren 1931ko ekainaren 28an. Agirre abertzale, karlista eta monarkikoez osatutako hautagai-zerrenda bateratu batean aurkeztu zen, Lizarran onartutako Estatutu Proiektuaren aldekoak, guztiak ere. Bizkaiko eta Nafarroako zerrendaburua izan zen eta lurralde bietan hautetsi zuten. Bietako bati uko egin behar zionez, Nafarroakoari heldu zion, azkenik.

Lizarran onartutako Estatutu Proiektuaren alde zeuden diputatuek Euskal Herriko 420 alkateren babespean Madrilgo Gorteetan aurkeztu zuten. Ez zuen oso harrera ona izan, batik bat, Euzkadiren eta Vatikanoaren arteko harreman esklusiboak jasotzen zituelako, Errepublikako Gobernua kanpo utziz. Konsitutuzioa idatzi eta onartzea izan zen 1931ko ekainaren 28ko hauteskundeetatik sortutako Gorteen helburu nagusia. Honek, zalantzarik gabe, izan zuen eragina Madrilen zeuden euskal diputatuen eta Estatutu Proiektuaren beraren bilakaeran. Konsituzioa 1931n onartu zen eta Lizarran onartutako Autonomia Estatutuaren Proiektuan aldaketak egin behar izan zituzten.

J. A. Agirreren bizitzan gorabeherek honela jarraitu zuten eta 1933ko irailaren 8an Bilboko Begoñako basilikan Mari Carmen Zabalarekin ezkondu zen. Politika-arloan urte horretan bertan Getxoko Alkatetzari uko egin behar izan zion, diputatu-lanak eta Estatutuaren aldeko ahaleginek denbora guztia hartzen ziotelako.

Estatutuaren proiektuak aurrera jarraitu zuen, eta honela, 1933ko abuztuaren 6an, Nafarroa kanpoan utzi zuen proiektu berria onartu zen. Prozesua, hiru probintzietan egin zen erreferendumarekin amaitu zen, zeinetan proiektuak gehiengo nabarmenaren aldeko botoa lortu zuen. Urte horren amaieran hauteskunde orokorrak deitu ziren berriz ere Espainian. J. A. Agirre Bizkaitik aurkeztu zen EAJko zerrendan eta diputatu aukeratu zuten atzera. Hauteskude hauetako emaitzek Errepublikako Gobernuaren joera aldatu zuten, eskuindarrekoek irabazi zutelako. Horrela, bada, Estatutua onartzeko aukerak zaildu egin ziren.

1934. urtean gobernu berriaren jarrera azaleratu zen eta eskuinekoen gehiengo parlamentarioa ez zegoen inola ere Estatutu Proiektuaren alde. Eragozpenek, oztopoek eta atzerapenek Gorteetako diputatu jeltzaleen eguneroko politika-jarduera zaildu egiten zuten. Errepresioak ere izan zuen bere tokia une hauetan. Gernikan, esaterako, Kataluniako parlamentarioekin batera egiten ari zen ekitaldi bat bortizkeriaz geldiarazi zuten. Hurrengo egunean, erantzun gisa, Euskadiko udal guztiek dimititu egin zuten; hautetsi batzuk auzipetu egin zituzten eta beste batzuk, berriz, atxilotu.

Gainera, beste gertakizun bat ere nabarmentzen da urte honetan Espainiako bizitza politikoari eta J. A. Agirre diputatuarenari dagokienez: urrian Greba Orokor bat izan zen, Asturias eta Katalunian eragin berezia izan zuen greba. Amaiera tragikoa izan zuen. Izan ere, Francok Marokotik heldutako soldaduekin, bortizkeria eta krudelkeriaz erreprimitu zuen greba Asturiasen. J. A. Agirre ere harrapatu zuen abertzaletasunaren aurkako errepresioak. Diputatu izateagatik inmunitatea bazuen ere, 17 adiskiderekin batera Larrinagako (Bilbo) kartzelan giltzapetu baitzuten. Azkar askatu zuten Agirre, baina ez horrela, kartzelaldi luzeagoa pairatu behar izan zuten adiskideak. Arlo pertsonalari dagokionez, J. A. Agirrerentzat 1935. urtea Aintzane alabaren jaiotzarekin hasi zen eta urte berean "Entre la libertad y la revolución 1930-1935; la verdad de un lustro en el País Vasco" liburua idatzi zuen, borroka eta konpromiso politikoaren harrabotsean bizitako urteei buruz ikuspegi pertsonaletik egindako laburpena, hain zuzen.

Agirrek bere ideien eta bere herriak bizitako historiaren lekukotasuna uzteko nahia azaldu zuen honela. Geroago, bere bizipenei buruzko beste bat idatzi zuen, Agirreren nortasuna eta herriaren zerbitzura egin zuen jardunbide politikoa ulertzeko funtsezkoa dena: "De Guernica a Nueva York pasando por Berlín". Etorkizunera eta euskal nazioak barne hartuko zuen Europa batera begira beti, Genovako Naziotasunen Biltzarrera joan zen 1935. urtean, EAJren izenean.

Bien bitartean, Aberri Egun jendetsuak ospatu ziren: 1934.ean Gasteizen eta 1935.ean Iruñean. Euskadirentzat Autonomia Estatutua eskuratzeko saio etengabeek erakusten diete Agirreri eta bere alderdiari, karlista eta monarkikoekin elkarturik jarraitzekotan zailtasun handiak izango zituztela hori lortzeko. Ondorioz, aliatu politikoak aldatzeko beharra ikusi eta ezkerreko alderdiengana hurbiltzen hasi ziren. Gai erlijiosoen ingurukoak ziren alderdi bien arteko ezberdintasun nagusiak, baina beste gai batzuetan adostasun-maila handiagoa zuten hauekin eskuindarrekoekin baino.

1936. urteko hauteskundeetan Espainia erdibituta zegoen politikaren arloan, batetik ezkerreko alderdiek osatzen zuten blokea zegoen, eta bestetik eskuinekoena. Aipatu dugun bezala, EAJkoek ezkerreko alderdietara jo zuten Estatutua onartzeko asmoz. EAJren norabide aldaketa hau, alderdiak hauteskunde-kanpainarako aukeratu zuen leman suma daiteke, horretan pentsamolde tradizionala ezkertiarren planteamenduekin bateratzen baitira.

J. A. Agirre Bizkaiko zerrendako lehen postuan aurkeztu zen, eta berraukeratu egin zuten. Eskuineko ideien inguruan bildutako alderdiek porrot egin zuten hauteskunde honetan, ezkertiarrak biltzen zuen Fronte Popularra nabarmen nagusitu baitzen. Gobernu berriak Kataluniako Estatutua berrezartzea erabaki zuen. Erabaki honek euskal abertzaleei adore eman zien, beraientzat gauza bera lortzeko aukera ikusi baitzuten. Egoera politiko honetan 1933ko Estatutaren testua berreskuratu eta Gorteetara eraman zuten. Apiriletik uztailera helburu bakarra izan zuten: Estatutuaren onarpena lortzea. Horretarako, Indalezio Prietok zuzendu zuen Estatutuen Batzordea eratu zen Gorteetan.

[aldatu] Gerra Zibila
Agirrek izenpetu agiri bat
Agirrek izenpetu agiri bat

Militarren haserreari buruzko zurrumurruak gero eta sendoagoak ziren 1936. urteko erdialdera. Iragarpen okerrenak egiaztatuz, Afrikako soldaduek Errepublikaren kontrako altxamendu militarra burutu zuten, Franco, Mola eta Queipo de Llano jeneralak buru zirela. Estatutuen Batzordearen lanak larriki zaildu ziren. Gerra Zibilaren (1936-1939) hasieran gaude eta hemendik aurrera dena aldatu zen J. A. Agirreren bizitza politiko eta pertsonalean, Gerra Zibilean zehar eta geroko erbestealdian une zail eta gogorrak bizi behar izan baitzituen.

J. A. Agirrek aipatutako hitzak bota zituenetik bost egunera, 1936ko urriaren 6an, Manuel Azañak, Gobernuko Presidenteak, Estatutua onartzeko dekretua sinatu zuen. Lehenago, 1936ko irailean, Manuel Irujo, EAJko diputatu gisa, Largo Caballero sozialistaren Gobernuan sailik gabeko ministro izendatu zuten, Estatutua onartua izan zedin, halabeharrezko baldintza baitzen horren parte-hartzea. Urriaren 7an Lehendakaria hautatzeko hauteskundeak egin ziren Bilbon. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zinegotziek bozkatu eta J. A. Agirre Euzko Jaurlaritzako lehenengo Lehendakari aukeratu zuten aho batez. Egun horretan bertan, karguaren zina egin zuen Gernikako Batzar Etxean, ehun urtetik gorako arbolaren azpian. Lehendakariak 32 urte zituen.

Egoera nahasi honetan abiarazi zen Eusko Jaurlaritza. J. A. Agirrek, herrialdeak bizi zuen egoera kritikoan oinarrituta, hainbat alderdiz osatutako kontzentrazioko gobernua eratu zuen. Lehendakariak Euzko Jaurlaritzaren buru izateaz gain, Defentsako saila hartu zuen bere gain. Ogasunaz Heliodoro de La Torre (EAJ) arduratu zen, Justizia eta Kulturaz, Jesus Maria Leizaola (EAJ) eta Gobernazio Sailaz, Telesforo Monzon (EAJ). Ramon Aldasorok (Ezkerreko Alderdi Errepublikarra) Merkataritza eta Hornikuntza Saila zuzendu zuen, Alfredo Espinosak (Batasun Errepublikarra), Osasun Saila eta Santiago Aznarrek (PSOE), berriz, Industria Saila. Lan, Proiektu eta Komunikazio Saila Juan de los Toyosen (PSOE) esku gelditu zen eta Gizarte Laguntza Saila, Juan Gartziaren (PSOE) esku. Gonzalo Nardiz (EAE) Nekazaritza Sailburua izan zen eta Juan Astigarribia (Alderdi Komunista) Lan Sailburua.

Gerrak baldintzatu zuen gobernu hau. Anarkistak izan ezik, gainerako alderdi guztiekin osatu zen Gobernu hau, denon ahaleginen bidez askatasunaren alde lan egiteko. Gobernu honen helburu nagusia gerran garaile ateratzea zen, eta aldi berean, ahal zen neurrian, Herriaren normaltasuna mantentzea.

Fase honetan, populazio zibila jomuga militar izatera pasatu Gobernu honen testuingurua hain berezia izan zen, ezen Gobernu autonomiko moduan beharrean, Gobernu independente gisa jardun baitzen.

Gerra-garaiko egoerak eta beharrek gerra-politika egitera eraman zuten Eusko Jaurlaritza. Hala ere, ez zion legez eratutako gobernuari dagozkion proiektuak garatzeari utzi, askatasunak, eskubide demokratikoak eta erlijio-eta kontzientzia-askatasuna aldarrikatu baitzituen. Eusko Jaurlaritzari suertatu zitzaion lehenengo beharra defentsa antolatzearena izan zen eta, ondorioz, indar militar bat sortzearena: Euskal Armada (Eusko-Gudarostea). Ehun milatik gora gizonek osatu zuten; artean, gudariak eta milizianoak. Lehenengoak EAJko soldadu boluntarioak ziren, eta bigarrenak, berriz, alderdi politikoek eta sindikatuek antolatutako miliziak. Ideologien arabera antolatutako batailoitan banatu ziren: sozialistak, komunistak, abertzaleak eta anarkistak. Ez zen armada profesionala izan eta, honek, agerian utzi zituen, besteak beste, gai militarren inguruko prestakuntza eta trebakuntzarik ezak eta arma eta munizio eskasiak.

Ezer gutxi egin ahal izan zuen armada honek frankisten aurrean; izan ere, Italiaren eta Alemaniaren laguntza izan baitzuten, horrela lehiakideei soldaduak edo armak ematea debekatzen zuen nazioarteko blokeoa hausten zuten arren. Dena den, nahikoa denbora eutsi zion Euskal Armadak fronteari. Errepublikako Gobernuak ere oso gutxi lagundu zuen; oso arma gutxi eta desegokiez osatutako arma-kargamentu bakar bat bidali zuen.

Polizia sortzea Estatutuan jasotako beste eskumen bat zen. Euzko Jaurlaritzari zegokion lurralde autonomoaren tutoretza juridikoa eta ordena publikoa mantentzea. Mugak, armen merkataritza eta lurraldez gaindiko eta kanpoko gatazkak, berriz, Gobernu Errepublikarraren esku zeuden. Ordena publikoa mantentzea ezinbesteko egintza bihurtu zen Euzko Jaurlaritzarentzat. Horretarako, Ertzaintza sortu zuten, bost konpainiatan egituratutako boluntario-taldearekin, konpainia bakoitzean 107 gizon zirela. Eusko Jaurlartizak Getxoko hainbat eraikin erabili behar izan zituen hauek kokatzeko. Polizia Motorizatua (Ertzaña Igiletua) ere sortu zen. "Bizia, azkarra eta gaur egungo baliabideez hornitua" izan behar zuen. Hasiera batean mila gizon inguruk osatu zuten talde hau, tartean, motor-gidariak, mekanikariak eta mantentze-lanetakoak, horien buru zen Picaza komandanteak hiru konpainiatan elkartu zituen: Transmisore, Motor eta Auto Konpainietan. Laugarren bat ere eratu zen, Francisco Oribe komandantearen ardurapean, hornikuntzaren erantzule eta Eusko Jaurlaritzaren bitarteko zena. 1937. urteko udaberrian, Bizkaiaren aurkako erasoaldia hasi zenean, kuartel nagusien eta Dibisio eta Brigaden arteko bitarteko-lana hartu zuen bere gain Polizia Motorizatuak.

Haurrak Euskal Herritik atera eta Europako herrietara, Sobietar Batasunera eta beste hainbat lekutara eramatera behartu zuen Eusko Jaurlaritza.

Jazoera hauek guztiek, Euskal Herriaren eta J. A. Agirre Lehendakariaren izaera, balioak eta printzipioak proban jarri zituzten. Egun horietan, Mussolinik, Italia faxistako Kanpo Gaietarako Ministroa zen Conde Cianoren bitartez, bizitzak eta ondasunak errespetatzearen truke amore emateko eskatu zion J. A. Agirreri. Honek, herriarenganako zuen konpromisoari irmo eutsiz, ezezko biribila eman zion.

Gero eta zailagoa zen fronteari eustea. 1937ko ekainaren 19an Francoren armadak Bilbo menderatu eta euskal soldaduek eta Eusko Jaurlaritzak Turtziozera alde egin behar izan zuten, eta handik Kantabriara. J. A. Agirreren asmoa soldaduak Kataluniara eramatea zen eta han frankisten aurka borrokatzea, Errepublika eta Eusko Jaurlaritza defendatzeko. Baina azkenean ez zuen hori erabaki. Juan Ajuriagerrak, 1937ko abuztuaren 24an, EAJren izenean, Santoñako Ituna sinatu zuen Manzini italiar jeneralarekin. Honela, euskaldunek armak eta gerra-materiala italiar armadari entregatzearen truke, gudarien bizitza errespetatu eta Euzko Jaurlaritzaren atzerriratzea lortuko zuten. Italiarrek ez zuten akordioa bete eta J. A. Agirrek Santanderretik alde egin behar izan zuen atzerrira euskal armadarena zen Negus hegazkinean Miarritzerantz. Berarekin batera Telesforo Monzon eta Heliodoro de La Torre erbesteratu ziren.

[aldatu] Erbestea

Une honetatik aurrera, Euzko Jaurlaritza erbesteratutik, buru-belarri egin zuen lan J. A. Agirre, Euskal Herriaren eta mundu osoko askatasun-eskubideen alde. Erbestealdiko Euzko Jaurlaritzak Parisko Marceau kaleko 11. zenbakian jarri zuen bere egoitza. Bi izan ziren burutu zituen egiteko nagusiak: milaka errefuxiatu eta atzerriratuei laguntza ematea eta Bigarren Mundu Gerra garaian aliatuei laguntzea, hau amaitzean, Aliatuek Francoren aurka egingo zutelakoaren itxaropenez. Baina hori ez zen inoiz gertatu. Orduan, Agirre Lehendakariak dena eman zuen abian zegoen Estatuen Europari aurre egiteko Herrien Europa sortu nahian.

Alemaniak Polonia indarrez hartu zuen 1939an. Erresuma Batuak eta Frantziak gerra deklaratu zioten Alemaniari eta honela hasi zen Bigarren Mundu Gerra. Frantziaren aurkako alemanen erasoak, 1940ko maiatzean, Belgikan (La Panne herrixkan) harrapatu zuen J. A. Agirre. Encarna arreba eta Cesáreo de Asporosa laguna alemanen bonbardaketen ondorioz hiltzen ikusi zituen Agirrek. La Pannetik Bruselara joan zen Agirre. Hemen alemanengandik ezkutaturik eta ihesi ibili behar izan zuen. Halako batean, Lluis Companys Kataluniako Generalitateko Presidentearen atxiloketaren berri izan zuen. Alemanek Frantzian atxilotu zuten eta Francoren soldaduei entregatu ondoren, Montjuïc mendian fusilatu zuten. Une hauetan, Agirre bera ere Franco jeneralaren heriotza-zigor pean zegoen.

Bruselan, jesuiten San Frantzisko Xabier ikastetxean babesa hartu zuen, eta handik Anberesera joan zen trenez. Anberesen Panamako Guardia Jaén kontsularen laguntza izan zuen, Jose Alvarez Lastra panamar abokatu aberatsaren izenpeko pasaportea eman baitzion. Agirre Lehendakariak Amerikara lehenbailehen ihes egin nahi zuen, baina itxaron egin behar izan zuen. Gestapok anaia atxilotu zuen Anberesen.

Ustekabean, Berlinera (Nazien Alemaniako hiriburura) joatea erabaki zuen 1941ean, eta hemen, lau hilabetez, Reich-aren Kantzelaritzatik oso gertu bizi izan zen. Familia Lovainan zuen. Maiatzaren 20an, berarentzat eta familiarentzat suediar bisa lortu eta, azkenean, 1941eko maiatzaren 23an Suediarantz abiatu zen itsasontzi batean. Trellebogera-ra heldu eta Goteborg-erako bidea hartu zuen. Ez zen erraza izan Rio de Janeirorako txartela eskuratzea, baina 1941eko uztailaren 31n Vasholm merkataritza-ontzia hartu eta Amerikarantz irten zen. Brasildik Uruguaira, eta hemendik, J. A. Agirre izenarekin eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakari moduan dagoeneko Buenos Airesera. Ameriketako Estatu Batuak Bigarren Mundu Gerran sartu zirenean, Buenos Airesetik New Yorkera abiatu zen. Hemen, Columbiako Unibertsitateko irakasle-lana eskaini zioten, Euskal Kultura eta Historia irakasteko.

1942. urtean, hauek ziren Agirre Lehendakariaren helburuak: Eusko Jaurlaritza berrelkartzea eta Aliatuekiko harremanak sendotzea. Bizitako gorabehera guztien ondoren, maiatzean, "De Guernica a Nueva York pasando por Berlín" liburua kaleratu zen. Geroago, "Historia del País Vasco" idazteari ekin zion baina ez zuen inoiz amaitu. Lan honetatik idazmakinaz eginiko 520 orrialde heldu zaizkigu.

Udazkenean, Hego Amerikan zehar bidaiatu zen eta, euskaldunen bizitoki ugari bisitatu eta Euskal Herriaren orainari eta geroari buruzko hitzaldiak eman zituen. J. A. Agirrek, nazioarteko bazter guztietara eraman nahi zuen euskaldunen ahotsa. 1945. urtean, San Frantziskon, Nazio Batuak sortzeko lehen Konferentzian parte hartu zuen. Agirrek nazioartean eta Bigarren Mundu Gerrako aliatuen garaipenean zituen itxaropen guztiak.

[aldatu] Azken urteak

Agirre Lehendakariak New York eta Euzko Jaurlaritzaren Parisko egoitzan lehentasunezko jomuga bat izan zuen: herritik kanpo bizi ziren euskaldunak. Behin eta berrriz bisitatu zituen amerikar kontinenteko ia herrialde guztietan bizi ziren euskaldunen komunitate nagusienak, sakabanaturik zegoen komunitatea mobilizatu eta antolatzeko asmoarekin. Baikor beti, berak ere bete ezin izan zuen itxaropenaz blaitzen zituen guztiak esaldi famatu harekin: "datorren urtean etxera". Frantziara joan eta izaera kristau-demokrata zuten Nazioarteko Talde Berrien (NTB) sorreran eta garapenean esku hartu zuen 1947an, eta baita Euskaldunen Lagunen Nazioarteko Elkartean ere. Azken honek 50.000 bazkide baino gehiago izan zituen eta hauen artean, besteak beste: Verdier eta Griffin kardinalak edo F. Mauriac eta J. Maritain politikariak.

Agirre Lehendakariak, askatasunean, justizian, bakean eta tolerantzian oinarritutako europar ordena politiko berri bat du buruan eta honela bihurtuko da Europaren ideia eta jaio berria zen kristau-demokraziaren sustatzaile garrantzitsu. Nabarmen azaltzen da ordurako zuen ikuspegi europazalea, oraindik europar erakundeen ideia zehaztu eta antolatu gabea besterik ez zen garaietan. Bere eginkizun politikoak eta nazioarteko kristau-demokraziaren mugimenduaren alde egin zuen lanak egoera ezin hobean jarri zuten Agirre Lehendakaria II. Mundu Gerraren ostean sortu ziren korronte europazale berrietan parte hartzeko.

Agirre Europako integrazioaren lehen urratsen lekuko izan zen, Europako Herriak sortzeko 1951 eta 1957ko hitzarmenak sinatzean. Agirre Lehendakariarentzat argi zegoen Euskadi ezin zela Europatik kanpo egon, Europan parte hartu ezean Euskadik dena galduko zuela betiko.

1949. urtean, bere lagun A. De Gasperi eta Winston Churchill-ekin (batzarraren ohorezko presidentea) batera Bruselako Europar Biltzarrean esku hartu zuen ohorezko lehendakariorde gisa.

1955ean, berriro ere, Hego Amerikara joan zen Agirre Lehendakaria, euskaldun guztien gogoa eta kemena pizteko asmoz.

Euskal Herria nazioartean ezagutaraztea izan zen J. A. Agirrek sekula eta beti izan zuen nahia. 1956ko irailaren 23tik urriaren 1era Lehen Euskal Mundu Biltzarra egin zen Palais D'Orsay delakoan. Hasierako egunak bat etorri ziren Estatutua onartu zeneko 20. urteurrenarekin. Lehendakariak, hasierako ekitaldian, eman zuen hitzaldian Eusko Jaurlaritzaren zuzendaritzan emandako 20 urteak (1 boterean eta 19 erbestealdian) aztertu zituen. Izandako akatsak eta porrotak onartu zituen, besteak beste, Franco nazioartean sartzen utzi izana. Handik aurrera Agirre desengainatua sentitzen da eta Aliatuen aldetik politikoki baztertua. Lehen Euskal Mundu Biltzarrera alderdi politikoetako, sindikatuetako eta kulturaren arloko ordezkariak bertaratu ziren. Lau gairen inguruan antolatu zen Biltzarra: Politika, Gizarte eta Ekonomia, Kultura eta Aisialdia. Biltzar honen ondorioz "Euskal Kulturaren Alde" (E.K.A.) Batzordea sortu zen. Talde honek, euskal kulturaren sustapenaren inguruan, euskal hizkuntza babesteko programa eraginkor bat lantzeak lehentasuna hartu zuen. Honako hauek izan ziren, besteak beste, batzordekideak: Jose Miguel Barandiaran, Jesus Maria Leizaola, Josu Solaun, Telesforo Monzon, Gonzalo Nardiz (diruzaina) eta Jokin Zaitegi (lehendakaria)

[aldatu] Heriotza

Bularreko angina batek jota 1960ko martxoaren 22an, 56 urte zituela, zendu zen Agirre Lehendakaria. Zeharo hunkitu zituen euskaldun eta mundu osoko demokrata guztiak Agirreren heriotzak. Gorpua, Parisetik Donibane Lohitzunera eraman eta han, Monzondarren etxean, hil-kapera jarri zuten. Hilaren 28an, hileta-elizkizunen ondoren, ehortzi egin zuten. Francoren debekua hautsi eta Euskal Herri osoak eman zion azken agurra, gizarte-estamentu guztiak bertan ordezkaturik zirela, “euskal balioen enbaxadore onenari, porrot eginda ere duintasuna erakutsi zuen borrokalari handiari, askatasunaren etsaiak beste areriorik izan ez zuen lagunari”.
¿Y esta publicidad? Puedes eliminarla si quieres